Emakumeen plaieroak indartzeko eta herrian ikusgarritasuna emateko asmoz, Emakume Futbolari Eguna ospatuko dute bihar goizean, Zarauzko hondartzan. Zarauzko Plaieroetako antolakuntzak bigarren urtez jarraian antolatu dute berezi emakumeei zuzendutako jardunaldi berezi bat, eta deialdiak erantzun ona eduki du. Hain zuzen ere, hemezortzi taldek eman dute izena aurtengo ediziorako.
Partidekin 08:30ean hasiko dira, eta neurketa bakoitza 15 minutuko bi zatitan banatuko da. Antolatzaileeek argi utzi dute, iaz bezala, ez dutela txapelketako eskemarik jarraituko eta taldeek partida bat baino gehiago jokatzeko aukera izango dutela. Lagunarteko giroan hondartzako futbolaz gozatzea dute helburu nagusia. Amaieran, parte hartzaile guztiei txokolate beroa banatuko zaie Zarauzko Plaieroen lokalean.