Uherak 'Hetero' liburuari buruzko saioa egingo du Uxue Alberdirekin

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 28a

Uxue Alberdi 'Hetero' narrazio liburuaren aurkezpenean. (Kultur Sharea)

Bihar izango da irakurle taldearen saioa, 15:30etik aurrera, Hiruputzu gaztetxean.

Uhera irakurle taldeak urrian abiatu zuen bere bidea, hilabetean behin literatur saioak egiteko asmoarekin, Hiruputzu gaztetxean. Urteari amaiera borobila emate aldera, bihar arratsaldean, Uxue Alberdiren Hetero azken lanaz ariko dira, idazlea bera bertan izango dela. Irakurle taldeak bertaratzeko gonbita luzatu dio gerturatu nahiko luken herritar orori; bazkalostean izango da, 15:30etik aurrera.

Ikasturte hasieran iragarritako programaren arabera, hurrengo saioa urtarrilaren 26an, eta irakurgaia Ernest Hemingwayren El viejo y el mar eleberria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide