Espainiako Hickory Golf Elkarteak antolatuta, hirugarrenez jokatu zuten atzo Hickory Open txapelketa Zarauzko golf zelaian. Hogei bat jokalari profesionalek eta beste hainbat afizionatuk jokatu zuten golfean duela mende bat jokatzen zen modu berean, garaiko arropa eta ekipamendua erabilita. Goiz hodeitsua izan zuten, baina apurka-apurka saretzen joan zen, eta jardunaldi ederraz gozatzeko aukera izan zuten.
Open mailan, Stroke Play modalitatean, Xabier Gorospe aramarra izan zen txapelduna, zelaiko hemerzortzi zuloak 71 kolpetan amaitu ondoren. Bigarrena Pablo Calvo bizkaitarra izan zen, 73 kolperekin, eta hirugarrena Benoit Telleria lapurtarra, 74 kolperekin.
Amateur mailan, berriz, bederatzi zulotara jokatu zuten txapelketa, eta bi modalitate bereizi ziren: HCP-an Harald Lilly nagusitu zen, eta Scratch-ean, Pablo Matesanz.

Argazkia: Alephoto