Gaur ere izango da zer gozatua Gabonetako haur parkean

Aritz Mutiozabal 2024ko abe. 28a, 08:30

Atzo bezala, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik, Aritzbatalde kiroldegian.

Dibertsitate funtzionala duten haurrek inauguratu zuten ostegun arratsaldean Gabonetako haur parkea, eta atzo jada sarrera irekiarekin, 12 urtetik beherako haur guztiek izan zuten parkeaz gozatzeko aukera. Baita guraso batzuek ere.

Azken urteetan bezalaxe, Aritzbatalde kiroldegiko bi gune prestatu dituzte adinaren arabera: pilotalekua, 8 eta 12 urte bitartekoentzat, puzgarri eta joko exijenteagoekin, eta eskubaloiko kantxa, 7 urtetik beherako umeentzat, saltoka aritzeko puzgarriekin eta orotariko jolasekin.

Atzoko gozatuaren ondoren, gaur ere ateak zabalduko ditu parkeak, ordutegi honetan: goizez, 11:00etatik 13:30era eta arratsaldez, 16:30etik 19:00etara.

Argazkiak: Onintza Lete Arrieta

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!