Gaur amaituko da Santoñara hegaztiak behatzera joateko izen-emate epea

Aritz Mutiozabal 2024ko abe. 27a, 10:00

Santoñara egindako irteera. (Aitor Leitza)

Abenduaren 30ean, astelehenean, mikrobusean egingo dute irteera herritik. Teleskopioak eta gidak eskainiko dituzte parte-hartzaileentzat.

Arkamurka natura taldeak irteera antolatu du Santoñara hegaztiak behatzeko, datorren astelehenean. Irteera 20 plazako mikrobusean egingo da, eta izen emateko epea gaur bukatuko da. Horretarako, 655 72 23 99 (Aitor) telefono zenbakira deitu behar da.

Prismatikoak eta hegazti gida eramatea gomendatzen dute antolatzaileek. Edonola ere, teleskopioak taldeko kideek eramango dituzte, edonork erabili ditzan. Hori bai, janaria norberaren kontura izango da. Natura modu berezian ezagutzeko eta urteari amaiera borobil bat emateko aukera paregabea izango dela azpimarratu dute Arkamurka taldekoek.

Irteera Agueseneko biribilgunetik egingo dute, 07:30ean, eta buelta 19:00ak aldera egitea aurreikusten dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide