Zarauzko Udalak urbanizazio lanak egingo ditu Barren Plazan urtarrilean hasita. Jakitera eman duenez, plazaren erdialdean berdegune berri bat jarriko du korten altzairuzko egitura batez inguratuta; eskailerak eta aldapa dagoen eremu inguruan, hain justu ere. Aldaparen luzera osoa hartuko du berdeguneak, eta orain arte zegoen esertzeko koska kendu egingo dute,
Aipatutako lan horiek Lurkide enpresak egingo ditu, eta horretarako aurrekontua 40.141,73 eurokoa (BEZ barne) izango da. Gabonak igaro ondoren hasiko dira obrekin, Errege Eguna igaro eta gero, eta hilabete eta erdi inguru iraungo duela aurreikusi du udalak.