Urteari agur Berlingo Filarmonikaren kontzertuarekin

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 26a

Berlingo Filarmonika zuzeneko batean. (Berliner Philharmoniker)

Berline Philharmoniker Concerthouse antzokiko emanaldia zuzenean emango dute Modelo aretoan, abenduaren 31n, 17:30ean.

Urtea musika emanaldi berezi batekin bukatzeko abagune ezin hobea izango da aurten. Hain zuzen ere, Berlingo Filarmonikaren Gabon Zaharreko kontzertua jarraitu ahal izango da Modelo aretoko pantaila handian, Berline Philharmoniker Concerthouse antzokitik zuzenean.

Kirill Petrenkok zuzenduko du filarmonika eta piano jotzaile bakarlaria Daniil Trifonov izango da. Kontzertuaren programari dagokionez, Johannes Brahms, Richard Wagner eta Richard Strauss konpositoreen piezak joko dituzte. Bere iraupena bi ordu eta erdikoa izango dela aurreikusi dute.

Emanaldia abenduaren 31n izango da, 17:30ean. Sarrerak 12 euro balio du, eta Modelo aretoko txarteldegian eros daiteke edo Kutxabanken atari digitalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide