Jean Vigoren errealismo poetikoa aztertuko dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 27a

'L’Atalante' filma.

Zinegile frantsesaren lanaz eta batik bat L’Atalante film arrakastatsuaz ariko dira gaur, 18:00etatik aurrera.

Aula kultur hedapenerako programaren barruan, Jean Vigo zinemagile frantsesa izango dute aztergai gaur Photomuseumen. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa, eta doako sarrera izango du.

Vigo ezaguna da batez ere Zéro de conduite (1933) eta L’Atalante (1934) lanengatik: gerora, Frantziako zinemaren garapenean eragin handia izan zuten bi film horiek. Edonola ere, L’Atalante filmaren arrakastaz gozatzeko aukerarik izan; izan ere, 1934ko irailaren 14an estreinatuzen pelikula eta hiru astera hil zen tuberkulosiak jota.

Errealismo poetiko deritzan zinema korrontearen barruan kokatzen da bere filma, eta ororen gainetik, errealitatea ikusteko eta erreproduzitzeko aldarte zein modu intimoa islatzen du. Errealitatea biluzik agertzen du Vigok, artifiziorik gabe, eta lirismo sakona sorrarazten du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide