Gabonetako haur parkea prest dago Aritzbatalde kiroldegian

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 26a

Gabonetako haur parkea Aritzbatalde kiroldegian. (Guka)

Dibertsitate funtzionala duten haurrek estreinatuko dute parkea gaur arratsaldean. Ondorengo bi egunetan, berriz, 12 urte arteko haur denentzat egongo da erabilgarri.

Dibertsitate funtzionala duten haurrek inauguratuko dute aurten ere Aritzbatalde kiroldegiko Gabonetako haur parkea; espresuki haientzat bakarrik zabalduko dute gaur arratsaldean jolasgunea, 16:30etik 19:00etara. Bihar eta etzi, ostiralean eta larunbatean, berriz, 12 urtetik beherako haur guztiek izango dute parkeaz gozatzeko aukera. 

Azken urteetan bezalaxe, adinaren araberako bi gunetan banatuta egongo da parkea: pilotalekua 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, eta eskubaloiko kantxa 7 urtetik beherakoentzat. Bietan puzgarriak eta orotariko jolasak izango dituzte haurrek.

Sarrera doakoa da eta honako ordutegia izango du: goizez, 11:00etatik 13:30era eta arratsaldez, 16:30etik 19:00etara.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide