Futbolin Txapelketa antolatu du Zarauzko Sarek larunbaterako

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 26a

Iazko Futbolin Txapelketako saridunak. (Zarauzko Sare)

Arrano tabernan jokatuko da 16:30etik aurrera, eta izena egunean bertan eman beharko da ordu erdi lehenago.

Zarauzko Sarek antolatuta, aurten ere Gabonen bueltan Futbolin Txapelketa jokatuko dute Arrano tabernan. Larunbat honetan jarri dute hitzordua, eta Fernando Medinaren Oroimenezko bosgarren edizioa izango da oraingoa.

Ohi bezala, bazkalostean abiatuko dute lehiaketa, 16:30ean hasita, hain zuzen ere. Parte hartu nahi dutenek bikoteek egunean bertan eman beharko dute izena, bikoteko 10 euro ordainduta; izena txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago eman beharko da, 16:00etatik aurrera .

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide