Iñurritza errekaren ezkerraldea naturalizatzeko proiektua onartu dute

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 26a

Iñurritza errekaren ezkerreko ertza. (Zarauzko Udala)

Behin betiko onespena eman zion Tokiko Gobernu Batzarrak astelehenean, eta ia 300 mila euroakoa izango da bere gauzatze aurrekontua.

Zarauzko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onespena eman zion astelehenean Eguzki Izarra 13.2.B azpieremuko  Urbanizazio Proiektuaren Aldaketari. Hain zuen ere, Iñurritza errekaren ezkerreko ertza naturalizatzeari dagokiona. Gauzatze-aurrekontu balioztatua 298.365 eurokoa du esleipen bidez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide