'Mufasa: El Rey León' izango da ikusgai gaurtik aurrera

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 25a

Hamar saio eskainik dituzte Modelo aretoan, horietako batzuk 3D bertsioan, astelehena bitartean.

Mufasa: El Rey León animaziozko filma emango dute gaurtik hasi eta astelehena bitarte, bihar salbu, Modelo aretoan. Walt Disney etxearen azken ekoizpena da honakoa, eta Lehoi Erregea filma klasikoaren oinarrietara jotzen du, haren arbasoetara.

Rafikik Mufasaren elezaharra Kiara lehoikume gazteari, Simba eta Nalaren alabari, helarazi behar dio, Timon eta Pumba bere estilo bereizgarria eskainiz. Istorioa flashback-etan kontatzen da eta Mufasa kume umezurtz bat bezala aurkezten du, galduta eta bakardadean, Taka izeneko lehoi atsegin bat ezagutzen duen arte, errege leinu baten oinordekoa. Ustekabeko topaketa honek bere patua bilatzen duten egokitu gabeko ohiz kanpoko talde baten bidaia jarriko du abian. Eta beren loturak probatuko dira elkarrekin lan egiten duten bitartean etsai mehatxatzaile eta hilgarri batengandik ihes egiteko.

Abenduak 25, asteazkena
19:15. Mufasa: El Rey León

Abenduak 27, ostirala
16:45. Mufasa: El Rey León [3D]
19:15. Mufasa: El Rey León [3D]

Abenduak 28, larunbata
16:45. Mufasa: El Rey León [3D]
19:15. Mufasa: El Rey León [3D]
22:15. Mufasa: El Rey León

Abenduak 29, igandea
16:45. Mufasa: El Rey León [3D]
19:15. Mufasa: El Rey León

Abenduak 30, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Mufasa: El Rey León
19:30. Mufasa: El Rey León [3D]

Abenduak 31, asteartea
17:30. Zuzeneko emisioa: Gabon Zaharreko Kontzertua - Berliner Philarmonie

Urtarrilak 1, asteazkena
19:15. Sin instrucciones

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide