Urteroko moduan, Zarauzko Musika Bandak eta Zarautz Abesbatzak, bakoitzak, bere emanaldia eskaintzen du abenduaren 25ean. Musika bandak Eguberri Eguneko Kontzertua eskainiko du, 12:30ean hasita, Merkatu plazako lehen solairuan. Iosu Isastiren zuzendaritzapean.
Ordu berean, Eguberriko mezan abestuko du Zarautz Abesbatzak Frantziskotarren elizan. Aitor Uria organo jotzaile zarauztarralaguyn dutela, ondorengo abestiak interpretatuko dituzte: B. Ercillaren Mesias Sarritan, V. Balerdiren Anuntio Vobis, L. Ondarraren Aleluia, Birjiña Maite, Gabaren erdian, J. Adam-en Cantique de Noel eta G. F. Haendelen Alleluia, besteak beste.