Itxasmendiko auzo elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Gabonetarako, eta guztietan lehena bihar egingo dute, Gabon eskean kantuan irteten; 11:00etan jarri dute hitzordua, auzoko kirol pistan. Ostiralean, hilaren 27an, berriz, haurrentzako zinema eskainiko dute elkartean bertan.
Edonola ere, auzoa girotze aldera eta Gabon betean murgiltzeko, balkoi eta leiho argiztapen lehiaketa jarri dute abian bigarren urtez. Epaimahaikideak urtarrilaren 2an ibiliko dira auzoan zehar behatzen, 19:00etan, eta hurrengo egunean, urtarrilaren 3an, sari banaketa egingo dute, 18:00etatik aurrera; gaztain jana ere izango da.