Zarauztarren doinuak

Imanol Epelderen doinuak

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 25a

Imanol Epelde (utzitakoa)

Zarauztarren doinuak atalaren barruan, hainbat herritarrek aukeratutako bost kanten zerrendak jasoko ditu Zarautz Gukak Gabonetako oporraldian, asteazkenetan. Honakoa Imanol Epelderen jam session-a da.

Basarrik Ene Zarautz maite kantatu zuenetik, egin al dio inork maitasun kanturik Zarautzi, ez bada Fotocasan? “Hainbat maite” duen nor datorkio orain Zarautzi, kantuz: "hain zera kutuna, garbi ta txukuna, gure alaitasuna... Lore izarduna".

Zerikusia izango du kantatu ezinak: maite ditut maite gure bazterrak lanbroak 8 pisuko blokeak ezkutatzen dizkidanean. Kontua da honek denak zer ezkutatzen duen ez digula ikusten uzten. Etxeak nolako, gure bizimoduak halako. Etxe-arkitekturak eraikitzen ditu familia-harremanak, etxeak eraikitzen herri-harremanak, egunerokotasunak. Eta nork eraikitzen ditu etxeak? Nork eraikitzen gure identitateak? Nork ematen hipotekak?

Igual izango da zahartzen ari naizelako. Igual izango da ez dudalako etxe berririk erosi. Sesioa hasteko, tori kantu hau:

Eta epel gabiltza. Esandakoari men eginez, ez dago kasik kritikarik, ez dago autokritikarik. Ez bada Nakarrek ateratako disko hau. 

Halaxe nabil ni, Ibil Bedikoen antzera: "zure antzera bizi naiz orain, ia-ia lurra ere ukitzen duen, xira luze beltz bat soinean".

Horregatik behar zaitut inoiz baino gehiago, ondoan, maitea. Hainbeste asfaltok eta hormigoik oinarria sendotu baino aldakor eta scroller bihurtu duelako dena. Eskutik nahi zaitut. 

Nola ez! Garaiak hala eskatzen du eta gabon giroan amaituko dut nire jam sessiona, Sara Sozaya eta Ke leporekin. Ederra etorriko delako 2025a!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide