Urtero bezala, egun osoko jaia antolatu dute Santuiturri plazan bihako, Gabon egunerako. Olentzerok eta Mari Domingik opariak banatuko dituzte bihar gauean, baina arratsaldean herriko haurren gutunak jasoko dituzte ohi bezala.
Haien etorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte goizetik hasita: haurrentzako eskulanak, puzgarriak, herri kirol erakustaldia, mago ikuskizuna... eta, nola ez, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin egoteko tartea .
EGITARAUA
Abenduak 24, asteartea
10:30. Eskulanak, Olentzerorentzat gutunak, puzgarriak, txistorrada eta abar.
12:30. Herri kirolak. Aizkoran:Xabat Olaizola, Joseba Otaegi eta Iñigo Landa. Harrijasotzen: Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga.
16:45. Iago magoa.
Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.