Elkartasuna, txokolate eta txurro artean

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 23a

Herritarrek beraien hondar aletxoa jarri zuten, Hotz Zarautz elkarteak La Perla kafetegian antolatutako txokolate janean.

Urtero bezala, errefuxiatutako pertsonen aldeko txokolatada solidarioa antolatu zuen Hotz Zarautz elkartasun elkarteak atzo arratsaldean, La Perla kafetegiaren lankidetzarekin. Egitasmoaren bederatzigarren aldia izango zen, eta, beste behin, herritarrek ez zuten hutsik egin hitzordura. Arrtasalde gozo bat pasatu asmoz, haien hondar alea jarri zuten errefuxiatuen alde. Ohi bezala, giro ona izan zen nagusi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide