Eguerdian irekiko dute Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian izena emateko epea

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 23a

Igerilariak helmugaratzen Getaria-Zarautz osatu ondoren. (Aritz Mutiozabal)

Uztailaren 26an eta 27an jokatuko dira igeriketa probak. Kronoak.com atarian egin ahal izango dira inskripzioak 12:00etatik aurrera.

53. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian izena emateko epea gaur eguerdian zabalduko dute. 2025eko uztailaren 26an eta 27an izango da herriko kirol hitzordu garrantzitsuenetako bat, baita Euska Herriko nahiz Espainiako igeriketa proba aitzindarietako bat ere. Lehen egunean, larunbatean, Zarautz-Molarri-Zarautz zeharkaldia izango da, eta Getaria-Zarautz, ohi bezala, igandean.

Izen emateak kronoak.com webgunearen bidez egin ahal izango dira gaur, 12:00etatik aurrera. Getaria-Zarauzko gehienezko parte hartze kopurua 3.000 lagunetakoa izango da, eta Zarautz-Mollarri-Zarautz itsas zeharkaldiko muga, berriz, 400 lagunetakoa. Mollarriko probako inskripzioak 50 euro balio du, eta Getaria-Zarautz proban, gaurtik ekainaren 30era, 45 euro, eta uztailaren 1etik 13ra arte, 50 euro. Bi probetan parte hartu nahi duenak 80 euroko prezio berezia izango du, izen-ematearen epea kontuan izan gabe. Zeharkaldiaren oinarrietan infoprmazio zabalagoa dago irakurgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide