Palestinaren aldeko kantu elkarretaratzea egin dute gaur eguardian

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abenduaren 21a

Zarautz Palestina herri ekimenak deitu du mobilizazioa; eguardiko 12:00etan egin dute Lege Zaharren enparantzan. 

Palestinako herriak bizi duen genozidioa gogoratzeko Zarautz Palestina herri ekimenak ekintza antolatu du gaur eguardian. Palestinari Kantuan izeneko mobilizazioa, 12:00etan hasi da Lege Zaharren enparantzan. Jende ugari bertaratu da abestera eta jarduera honen parte izatera.

Kaleetan zebiltzan herritarrek abesti ugari entzun dituzte plazan. Palestinaren borrokaren alde egiteko eta jasaten dituen erasoak gaitzesteko "Libre, libre, Palestina askea" bezalako kantuak ere abestu dituzte. 

Bestalde, mahai bat jarri dute Zarautz Palestina herri ekimenean sartu nahi zutenentzat, harremanetan jarri ahal izateko.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide