Arkamurka natura taldeak irteera bat antolatu du Santoñara hegaztiak behatzera. Abenduaren 30ean izango da, astelehenean. Goizeko 7:30ean abiatuko dira Zarauzko Agueseko biribilgunetik, eta 19:00ak aldera buelta egingo dute.
Irteera 20 plazako mikrobusean egingo da. Prismatikoak eta hegazti gida eramatea gomendatzen da. Dena den, teleskopioak taldeko kideak eramango dituzte eta denen eskura egongo dira. Janariari dagokionez, norberaren kontura izango da.
Izen emateko epea ostiralera luzatuko da, abenduaren 27ra arte. Horretarako, zenbaki honetara deitu beharko da: 655 72 23 99.
Natura modu berezian ezagutzeko eta urteari amaiera borobil bat emateko aukera paregabea izango dela azpimarratu dute Arkamurka taldekoek.