Mari Mar Castrok irabazi du aurten Ramon Serras argazki lehiaketa

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abenduaren 21a

Gabriel Mª Pouren eta Jose Agustin Gurruchagaren lanak ere saritu dituzte. Lehiaketako argazkiak Euskaldunan izango dira ikusgai.

Urtero bezala, Euskalduna tabernan banatu zituzten atzo arratsaldean IX. Ramon Serras Argazki Lehiaketako sariak. Aurten, Jubilazioa izan da parte hartzaileek kontuan hartu behar izan zuten gaia, eta proposamen interesgarriak jaso dituzte. Azkenean, Mari Mar Castro nagusitu zen, eta 600 euro eta garaikurra jaso zituen.

Bigarren sariari dagokionez, Gabriel Mª Pouek jaso zuen; eta hirugarrena Jose Agustin Gurruchagak. Azken biek, hurrenez hurren, 300 euro eta 200 euro jaso zituzten, garaikur banarekin.

Zarauzko argazkilari onenen kategorian, Ander Maiorentzat izan zen lehen saria, 200 euro eta garaikurra, eta 100 euroko bigarren saria, berriz, Jon Atxutegirentzat.

Epaimahaikideek aukeratutako argazki onenekin erakusketa zabalduko dute Euskaldunan bertan. Abenduaren 23tik otsailaren 6ra ikusgai izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide