Bihar emango diote hasiera 42. Haurren Gabonetako Hamabostaldiari, eta bi astez haurrek eta gaztetxoek ongi pasatzeko ekintza ugari izango dituzte –ur jolasak, haur parkea eta pailazoen emanaldia, esaterako–, Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udalak elkarlanean antolatuta.
Bihar, lehen egunean, Santo Tomas egunari ohore eginez, haur jolasak egingo dituzte eta txistorra banatuko dute doan. Ekitaldia Musika Plazan izango da, 17:30ean hasita, eta Txurrukako begiraleak eta Haur Kultur Taldeko kideak izango dira bertan; eguraldi txarra egingo balu, Gaztelekura lekualdatuko lukete.
Egitaraua
- Abenduak 21, larunbata. Haur jolasak eta txistorrada, 17:30ean, Musika Plazan.
- Abenduak 26, osteguna. Dibertsitate funtzionala duten haurrentzat irekiko dute Aritzbatalden Haur Parkea,16:30etik 19:00etara.
- Abenduak 27, ostirala. Gabonetako Haur Parkea irekiko da Aritzbatalde kiroldegian, 11:00etatik 13:30era 16:30etik 19:00etara. Bertan, gaztelu puzgarriak (0-7 urte) eta jolasak frontoian (8-12 urte) izango dira.
- Abenduak 28, larunbata. Gabonetako Haur Parkea irekiko da Aritzbatalde kiroldegian, 11:00etatik 13:30era 16:30etik 19:00etara. Bertan, gaztelu puzgarriak (0-7 urte) eta jolasak frontoian (8-12 urte) izango dira.
- Abenduak 30, astelehena. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen emanaldi berriaren bi saio izango dira Aritzbatalde kiroldegian, 16:00etan eta 18:30ean.
- Urtarrilak 2, osteguna. Ur jolasak Aritzbatalde kiroldegian. Haurrak laguntzarik beharko balu ekintza honetarako jarri harremanetan antolatzaileekin haurkulturtaldea@gmail.com helbidera idatzita.
- Urtarrilak 2, osteguna. Txu-Txu trena kalez kale 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00era.
- Urtarrilak 3, ostirala. Txu-Txu trena kalez kale 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00era.