Urtero bezala, errefuxiatutako pertsonen aldeko txokolatada solidarioa antolatu du Hotz Zarautz elkarteak. Egitasmoaren bederatzigarren aldia izango da aurtengoa, eta gaur arratsaldean egingo dute La Perla kafetegian.
Bertaratzen diren herritarrek txokolate beroa eta txurroak dastatzeko aukera izango dute, bost euroren truke, 17:00etatik 19:00etara bitartean.