Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen abestien atzean bada musikari bat. Bada doinuen artisau bat, Sentitu, pentsatu, ekin! leloaren baitan, familia osoa kantuan, dantzan eta amesten jartzen duena. Xabi Zabala da bera, eta bere etxeko ateak ireki ditu parez pare, bere lana nolakoa den ezagutarazteko.
Pailazoekin hogeita zazpi disko plazaratu ditu, eta berrienak Zerua lapurtu dute! izena du, Katxiporretak Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean argitaratu duena. Baina beste hainbat proiektuetan ere badabil buru-belarri –tartean, Korrontzirekin–, eta sormen propioa ere ez du atzean uzten; izan ere, badu zerbait esku artean.
Bideo-elkarrizketa hau GUKAsteka Zarauzko astekari digitalean argitaratu zen aurrez. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izan ditu, eta protagonistak beti dira Zarautz eta zarauztarrak.