'¿Es el enemigo? La película de Gila' filma ikusteko aukera izango da Modelon

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 21a

Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten umoregile espainiar famatuaren inguruko pelikula. Bost saio eskainiko dituzte astelehena bitartean.

Miguel Gila umoregile espainiarraren biopic-a da ¿Es el enemigo? filma, asteburu osoan Modeloko pantaila handian emango dutena. Alexis Morante zuzendu du pelikula, eta El libro de Gila. Antología cómica de obra y vida liburu autobiografikoan oinarrituta dago. Aktore taldea honakoek osatu dute: Oscar Lasarte (Gila), Carlos Cuevas, Natalia De Molina, Salva Reina, Iván Villanueva eta Antonio Bachiller.

Aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinatu zen filma, irailaren 25ean, eta joan den asteburuan iritsi zen zinema aretoetara. Astebete geroago, Zarautzen ikusteko parada izango da, gaurtik hasi eta astelehena bitarte.

Sinopsia ondorengoa da: 1936ko Madrilen, Miguel Gila izeneko gazte bat lasai eta zoriontsu bizi da bere aitona-amonekin txapitula apal batean. Baina Gerra Zibilaren eztandak borrokara joatera behartzen du Miguel, bere lagun Pedrorekin batera. Han Gilak miserietatik, batailetatik, fusilamendutik eta kartzelatik bizirauten du bere umoreari esker. Inguratzen duen mundua interpretatzeko modu paregabe hori dela eta, Gila Espainiako eta Latinoamerikako komiko ezagunenetako bat bihurtuko da. 

Abenduak 21, larunbata
19:15. ¿Es el enemigo? La película de Gila
22:15. ¿Es el enemigo? La película de Gila

Abenduak 22, igandea
19:15. ¿Es el enemigo? La película de Gila

Abenduak 23, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. ¿Es el enemigo? La película de Gila
19:30. ¿Es el enemigo? La película de Gila

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide