Schola Cantorum abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar parrokian

Juan Luis Romatet 2024ko abenduaren 20a

Schola Cantorum Zarautz abesbatza, artxiboko irudian.

Emanaldia 20:00etan izango da, Izarra Aristik zuzenduta eta Xabier Lizaso piano-jotzailearen laguntzarekin.

Schola Cantorum Zarautz abesbatzak herrikideen aurrean kantatzeko aukera izango du bihar. Parrokian abestuko du Zarauzko koroak, 20:00etatik aurrera. Izarra Aristik zuzenduko du koroa, eta Xabier Lizasok lagunduko du abesbatza piano doinuekin.

Emanaldian interpretatuko duten errepertorioaren berri ere jakinarazi dute:  Tebe Poem (Bortniansky), Nunc Autem Manet Fides (Elberdin), Ave Maria (Usandizaga), Pane di Vita Nuova (Frisina), Alleluia (Mozart), Gloria (Vivaldi), Goazen guztiok, goazen (Mokoroa), Gloria in Excelsis (Stauff), Tollite Hostias (Saint Saens), Gesu Bambino (P. A. Yon), Mesias sarritan (Ertzilla) eta Adeste fideles (Aragues).

Bestalde, Schola Cantorumek abesbatzan abestu nahiko lukeen edonori ateak zabaltzen dizkio. Hala, ostegunetan parrokian bertan, 20:15etik aurrera, egiten duten entseguetako batera bertaratzeko gonbita luzatu die herritarrei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide