Ikusmina sortu dute Calcuta Ondoan erakundeak antolatutako ekintzek

Mireia Galarza Bastida 2024ko abenduaren 19a

Hondartzan egindako ilustrazioak ikusmin handia sortu zuen, eta bat baino gehiago gelditu ziren German Cedañoren sorkuntzari begiratzeko. 

Calcuta Ondoan gobernuz kanpoko erakundeak, Giza Eskubideen Egunaren harira, sentsibilizazio kanpaina egin zuen atzo malekoian zehar. 

Zehazki, hondartzan ilustrazio bat egin zuen German Cedaño artista peruarrak, erakundeak azken 25 urtetan egin duen lanean oinarrituta. Marrazki handia izanik, ikusmina sortu zuen inguru horretan zebiltzanen artean, eta asko eta asko izan ziren begirada bat botatzeko pausoa makaldu zutenak ere. Bestalde, Galtzagorri parean informazio gunea jarri zuen erakundeak, 11:00etan hasi eta 13:00 bitartean, Zarauzko beste gobernuz kanpoko sarean dauden elkarteekin batera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide