Mikel Makalak eta Lidia Insaustik gidatzen duten Arima Soul taldeak Gaua izeneko disko berria kaleratuko du udaberrian. Bien bitartean, Oinatzak aurrerapen abestia eta bideoklipa argitaratu berri du, eta bertan Beleren [Lide Hernandoren] kolaborazioa izan du.
Abestia Iosu Gonzalezek grabatu du Zarautzen duen Noisestudioan, eta ondoren, Bartzelona egin ditu nahasketak Miguelito Superstarrek Nación Funk Estudioan. Masterizazioa, berriz, Jon Caffery The Old Winery-ren eskutik etorri da.
Bideoklipa Hernanin filmatu zuten irailean zehar, Asier Perez ardurapea. Ikus-entzunezkoan parte hartzen duten dantzariak Aiala Etxegarai eta Arantza Iglesias dira, eta koreografoa Iglesias bera izan da.