Calcuta Ondoan erakundeak hainbat ekintza antolatu ditu biharko giza eskubideen egunaren harira

Mireia Galarza Bastida 2024ko abenduaren 17a

German CedaƱo artista peruarra. (ETB)

Alde batetik, Zarauzko hondartzan ilustrazio bat egingo du German Cedaño artista peruarrak, eta Galtzagorri parean informazio gunea ere jarriko du erakundeak. 

Calcuta Ondoan gobernuz kanpoko erakundeak, Giza Eskubideen Egunaren harira, sentsibilizazio kanpaina bat egingo du bihar herrian zehar. 

Alde batetik, Zarauzko hondartzan ilustrazio bat egingo du German Cedaño artista peruarrak, erakundeak azken 25 urtetan egin duen lanean oinarrituta. Aldi berean, emakumearen ahalduntzea eta giza eskubideen ideiak ere islatuko ditu. 11:00etatik 17:00etara egongo da lana ikusgai hondartzan, Desertu Txiki parean. Bestalde, Galtzagorri parean informazio gunea jarriko du erakundeak, 11:00etan hasi eta 13:00 bitartean, Zarauzko beste gobernuz kanpoko sarean dauden elkarteekin batera. Gainera, antolatzaileek azaldu dute musika egongo dela giroa animatzeko. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide