'Amal' filma botako dute gaur Modelon

Mireia Galarza Bastida 2024ko abenduaren 17a

Jatorrizko bertsioan botako dute filma, 19:30ean hasita. Filmaren izenburu bereko emakumezko bat da protagonista, eta Bruselako institutu bateko irakasle frantziarra da bera. Irakurzaletasuna lantzera, adierazpen askatasuna defendatzera eta tolerantzia sustatzera animatzen ditu bere ikasleak.

Asteburuko proiekzioen ondoren, Amal filma eskainiko dute gaur Modelo aretoan, jatorrizko bertsioan. 19:30ean hasiko da saioa, eta bertan botako dute genero berdintasuna sustatzeko bereziki gomendatu duten filma, Jawad Rhalibek zuzendua. Protagonistak gorpuzten dituzten aktoreen artean daude Lubna Azabal, Fabrizio Rongione, Catherine Salée, Johan Heldenbergh eta Babetida Sadjo.

Filmaren izenburu bereko emakumezko bat da protagonista, eta Bruselako institutu bateko irakasle frantziarra da bera. Irakurzaletasuna lantzera, adierazpen askatasuna defendatzera eta tolerantzia sustatzera animatzen ditu bere ikasleak. Hala ere, bere ideiek muturreko islamiar ideiekin lotutako ikasle eta ikaskide batzuk gogaituko ditu, beren irakaskuntza metodoen guztiz kontra agertu direnak. Dena dela, Amal irmo mantenduko da, batez ere jazarpena jasaten duten Monia ikasleari lagundu behar dionean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide