Ramon Rubial sarien XVII. edizioko sari banaketa egin zuten atzo Donostia. Arlo desberdinetan eman ohi ditu Ramon Rubial fundazioak alderdi sozialistako kide historikoaren izena daraman sariak, eta kirol arloan Aitor Frantzesena Gallo surflari zarauztarrari eman diote aurten.
Sarien epaimahaiak Galloren "dedikazioa, iraunkortasuna eta kirol-espiritua" balioetsi ditu, "bere kirol ibilbide tatxagabean kirolaren esparrua gainditu eta surfaren munduan erreferente den eredu sozial bihurtu delako".
Frantzesenak eskerrak eman zituen sariagatik eta aipatu zuen berak "itsu izanda surf egitea" badu, edozeinek egind dezakeela, "bai surfa, bai bizitzako beste gauza asko ere".
Surflari zarauztarraz gain, aurten sarituak izan dira, besteak beste, Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidentea, Silvia Intxaurrondo kazetaria, Landarbaso abesbatza, Chillida Leku eta Azti Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknika Iraskundea.