Zarauzko Plaieroek antolatuta, iaz egindako Emakume Futbolari Egunari jarraipena emango diote aurten ere, "emakumeon plaieroak indartu eta herrian ikusgarritasuna emateko asmoz".
Parte hartzeko, 15 urtetik gorako gutxienez zazpi jokalariz osatutako taldea eratu beharko da. Gutxiago izanez gero, antolatzaileek moldatuko dute taldea. 15 minutuko bi zatitan banatuko da partida, eta nahi izanez gero, partida bat baino gehiago jolasteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Izena emateko, galdetegi hau bete beharko du talde bakoitzak.
Partidak amaitu ostean, parte hartzaileentzat txokolate beroa banatuko dute beren lokalean. Antolatzaileek herriko emakumeak animatu dituzte berakien batera "hondartza okupatzera": "Ez begiratu, etorri eta jolastu!".