Udaberri elkarteak urteari agurra emateko egitaraua prestatu du

Julene Sorarrain 2024ko abenduaren 15a

Iazko omenaldian hainbat herritar, Xabier Txurruka alkatearekin. (Udaberri elkartea)

Hainbat jarduera antolatu dituzte elkarteko kideek urteari amaiera biribila emateko, hala nola, jolas-astea, Gabonetako otarren zozketa eta urte zaharreko topa. 

Abendua iritsi da, eta Udaberri Jubilatuen Elkarteak hileko jardueren egitaraua prestatu du, urteari amaiera biribila emateko. 

Bihar, astelehena, El Corte Ingles Bidaiak eskainitako bidaien aurkezpena egingo dute, 16:30ean hasita, elkartean bertan. Bestalde, bihartik ostiralera, jolas-astea antolatu dute, "gure estadio olinpiko txikian". Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta elkartean bertan egin daiteke. 

Abenduaren 20an, ostirala, Gabonetako 10 otarren zozketa egingo dute, eta ekitaldi berean, jokoetako irabazleek dagozkien sariak jasoko dituzte. 

Urteari amaiera emateko, abenduaren 27an, ostiralarekin, topa egingo dute Udaberriko tabernan, 18:30ean hasita. Udaberriko antolatzaileek herritarrak animatzen dituzte jardueretan parte hartzera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide