Doluari buruzko hitzaldia eskainiko du Eider Otxoa dolu terapeutak astelehenean, Antoniano aretoan, Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu izenburupean (17:30). Dolu egoera bizi duten familiei Gabonei aurre egiteko gomendioak eskaintzea da solasaldiaren xedea, eta beren artean ez diren eta maite dituzten pertsonak omenduko dituzte saioan.
Ez da hitzaldi hori eskainiko duten aurreneko aldia; izan ere, 2018tik ari dira gaiaz solasaldiak eskaintzen herrian. Zarautz Herri Zaintzaileak antolatu du asteleheneko solasaldia, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, eta sustatzaileek gaiarekiko interesa duten herritarrak gonbidatu dituzte hitzaldira.