Gaurtik hasi eta astelehenera bitartean, Amal filma eskainiko dute Modelon. Guztira bost saio eskainiko dituzte, eta bertan, Rita izeneko pertsonaia izango da protagonista. Bera bufete handi bateko abokatua da, eta egun batean ustekabeko eskaintza bat jasotzen du: kartel bateko buru beldurgarriari bere negoziotik erretiratzen laguntzea eta betiko desagertzea, berak beti amestu duen emakumea bihurtuz.
Bestalde, aurreko astean bezala, Vaiana 2 animaziozko filma ikusi ahal izango da asteburu osoan zehar Modelo aretoan. Bi saio eskainiko dituzte igandera bitartean. Hiru urte geroago, Vaianak eta Mauik bidaia berri eta zirraragarri bat egingo dute, marinel ezohikoen tripulazio batekin batera. Bere arbasoen ustekabeko dei bat jaso ondoren, Vaianak Ozeaniako itsaso urrunetara bidaiatu behar du eta aspalditik galdutako ur arriskutsuetan murgildu behar du aurrekaririk gabeko abentura bat bizitzeko.
Abenduak 14, larunbata:
- 16:45 Vaiana 2
- 19:15 Emilia Perez
- 22:15 Emilia Perez
Abenduak 15, igandea:
- 16:45 Vaiana 2
- 19:15 Emilia Perez
Abenduak 16, astelehena (ikusleen eguna):
- 17:00 Emilia Perez
- 19:30 Emilia Perez