Errefuxiatutako pertsonen aldeko txokolatada solidarioa antolatu du Hotz Zarautz elkarteak datorren iganderako. Egitasmoaren IX. aldia izango da aurtengoa, eta La Perla kafetegian egingo dute. Herritarrek 17:00etatik 19:00etara bitartean txokolate beroa eta txurroak dastatu ahal izango dituzte bost euroren trukean.