Javier Landeras argazkilariak hitzaldia eskainiko du Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 13a

Javier Landerasek Macorboko kanalean ateratako argazki bat. (Javier Landeras)

Aldi baterako jarrita daukan erakusketaren inguruko norakoak emango ditu argazkilariak gaur arratsaldeko ekitaldian, Gela programaren barruan.

Photomuseumen dagoen Bazterretako jeinua margotzen, artistaren begiradari argazkiak ateratzen. Carlos de Haes 1866 - 2017 Javier Landeras aldi baterako erakusketaren harira, Javier Landeras argazkilariak hitzaldia eskaini eta izen bereko katalogoa aurkeztuko du gaur arratsaldean. Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan bertan izango da ekitaldia, Gela programaren barruan, 18:00etan hasita.

Bertan, Landerasek Carlos de Haesen oihalen eszenatoki piktorikoen xarmari buruz hitz egingo du. Izan ere, Landerasek bere argazki-kameraren tripodea duela mende bat baino gehixeago pintore hispanoflamenkoaren astoa kokatu zuen lekuan jarri du. Esperimentu filosofiko berezi horren proposamena da museoan ikusgai dagoena.

Oro har, arteari eta naturari buruz ariko da solasean. Argazkilariaren interesa ez dago soilik irudikapen plastikoen eta errealitate fisikoaren arteko fideltasunean, paisaia pintura artifizio intelektuala gisa ere ulertzen baitu. 

Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta, ohi bezala, doako sarrera izango du, betiere edukiera bete arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide