Zarauzko Udalak eta Artezaleak elkarteak antolatuta, azoka solidarioa eta tailerrak egingo dituzte bihar arratsaldean Ebro Etxean. Zehazki, 17:00etan hasiko dira ekintzak, eta jasotako diru guztia Horta Sud elkartearentzat izango dira.
Aipatutako orduan tailerrak egingo dituzte, bai ume eta bai helduentzat, eta 15 euro ordaindu beharko dira horietan parte hartzeko. Hiru izango dira zehazki. Lehenengoan, Amets hiria izenekoa, papera eta marrazketa uztartuko dituzte, eta 5-6 urteko umeentzat zuzenduta egongo da. Helduentzat artile gaineko bordatu erraz bat egiteko tailerra ere izango da, eta azkenik, ume nahiz helduentzat, zeramikazko apaingarrien margoketa tailerra eskainiko dute.
18:30ean, aldiz, azoka solidarioa egingo dute. Bertan, ikasleek egindako zaharberritze, pintura, zeramika, joskintza eta puntuzko piezak egongo dira salgai.