Murkilek jakitera eman ditu Merkatari Asteko irabazleak

Aritz Mutiozabal 2024ko abe. 10a, 11:00

Murkilen Merkatari Asteko irabazleak. (Murkil)

500 euroko eta 200 euroko erosketa txartelak, saskiak, bazkariak eta txakolindegira bisita gidatuak zozkatu dituzte bezeroen artean.

Merkataritza Asteko kanpaina egin zuen azaroaren bukaeran Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak, eta orain, zozketako irabazleen berri eman du. Iosune Iruretagoienak irabazi du 500 euroko erosketa txartela, eta Mireia Txurrukak, Dimas Epeldek eta Naiara Argoitiak, berriz, 200 euroko txartelak. Era berean, Fernando Camposek, Maria Angeles Sarasuak, Elenak eta Maria Angeles Eizagirrek hainbat dendatako produktuekin osatutako saskiak irabazi dituzte.

Bestalde, fidelizazio txartelarekin egindako kanpainan, Kirkilla-Enean bi lagunentzako dastatze-menuak zozkatu dituzte, eta hainbat laguni egokitu zaizkie horiek: Begoña Kortajarena, Itziar Azkue, Regina Lehr, Maria Pinto, Angela Aranguren, Maria Purificacion Suarez, Miren Itziar Azkarraga, Maria Dolores Calleja, Maria Soledad Goenaga eta Ana Maria Guarrochena.

Talai Berri txakolindegira bi lagunentzako bisita gidatuen irabazleak beste honako hauek izan dira: Arantxa Fernandez de Arroyabe, Beatriz Errasti, Maria Elena Galan, Ainhoa Ruiz, Maria Ameztoy, Genoveva Aizpurua, Maria Mercedes Gil, Esther Urbieta eta Unai Markina.

Murkilek gogoratu du Gabonetako zozketa martxan dagoela, eta bezeroen leialtasuna eta Gabonetako erosketak saritzeko, 500 euroko eta 200 euroko erosketa txartelak, hogei erroska eta lau saski zozkatuko dituztela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide