Gaur arratsaldean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, No Other Land filma emango dute Modelo aretoan, Saio Originala egitasmoaren barruan. Soldadu israeldarrek okupatutako Zisjordaniako Masafer Jattaren suntsipenari buruzko dokumentala da honakoa, eta Basel ekintzaile palestinarraren eta Yuval kazetari israeldarraren arteko aliantza azaltzen du.
Basel Adra, Hamdan Ballal, Yuval Abraham eta Rachel Szor laukoak zuzendutako ikus-entzunezko palestinarrak oihartzun dezente izan du nazioartean. Gainera, hainbat sari jaso ditu, horien artean Berlinaleko dokumental onenarena. Gaur, 19:30etik aurrera, Modelon izango da ikusgai jatorrizko hizkuntzan gaztelaniazko azpitituluekin.