'Mendian hil, hirian hil' dokumentala aurkeztuko du Iñaki Peñak, Pagoetako lokalean

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 9a

'Mendian hil, hirian hil' dokumentalaren zati bat.

Mendizale elkartearen lokalean izango da emanaldia ostegun arratsaldean, 19:00etan hasita.

Pagoeta Mendizale Elkarteak urteko azken emanaldia eskainiko du ostegun honetan bere lokalean. Hitzordurako, Zarauzko bizilagun Iñaki Peña medikuak 2020an zuzendutako Mendian hil, hirian hil dokumentala aurkeztuko du, 19:00etatik aurrera.

Ikus-entzunezkoak heriotzari buruzko hausnarketa bilduma bat jasotzen du; bertan, mendian norbait galdu duten gurasoak, anai-arrebak edota lagunak dira protagonistak. "Kameraren aurrean, beren bihotza irekiko digute, eta heriotzak sortarazi zizkien sentipenak kontatuko dizkigute. Haien laguntzarekin, heriotzaz asko ikasiko dugu eta, aldi berean, bizitzaz ere bai", nabarmendu dute Pagoetako kideek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide