Palestinaren aurkako genozidioa oinarri hartuta, erakusketa berria prestatu du Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak. Merkatu plazako lehen solairuan jarri dute ikusgai, eta zabalik egongo da urtarrilaren 6ra bitartean. Elkarteak zehaztu duenez, bilduma osatzen duten obrak Euskal Herri osoko artistek eginak dira.
Honako ordutegian bisitatu ahal izango da erakusketa: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era, eta larunbatetan eta igandeetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.