Lehen bisitak jaso ditu Narrosko Gabonetako jaiotzak

Intza Trula 2024ko abenduaren 7a

Atzo arratsaldean zabaldu zituen ateak Schola Cantorumeko kideek prestatutako jaiotzak. Azken urteetan egin duten moduan, Gabonetako oporraldia amaitu arte izango da hura bisitatzeko aukera.

Atzo, eguna iluntzearekin batera, zabaldu zituen ateak Narrosko Gabonetako jaiotzak. Ireki bezain pronto sartu ziren lehen bisitariak Narros jauregiko lorategira, eta arreta handiz erreparatu zuten Schola Cantorumeko kideek atondutako jaiotza.

Urtero bezala, Errege Egunera arte egongo da zabalik, egunero-egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Horrez gain, Gabon Zahar egunean, Schola Cantorumek kantaldia egingo du arratsaldez, eta une horretan jarriko dute Jesus haurtxoa jaiotzako estalpean. Ordura arte, figura hori jarri gabe egongo da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide