'Vaiana 2' filma ikusi ahal izango da asteburuan Modelon

Intza Trula 2024ko abenduaren 6a

Helduentzako Las chicas de la estacion filma emango dute astelehenean, 17:00etan eta 19:30ean.

Vaiana 2 animaziozko filma ikusi ahal izango da asteburu osoan zehar Modelo aretoan. Zazpi saio eskainiko dituzte gaurtik igandera bitartean.

Hiru urte geroago, Vaianak eta Mauik bidaia berri eta zirraragarri bat egingo dute, marinel ezohikoen tripulazio batekin batera. Bere arbasoen ustekabeko dei bat jaso ondoren, Vaianak Ozeaniako itsaso urrunetara bidaiatu behar du eta aspalditik galdutako ur arriskutsuetan murgildu behar du aurrekaririk gabeko abentura bat bizitzeko.

Helduentzako, berriz, Las chicas de la estacion filma emango dute astelehenean, hilaren 9an, 17:00etan eta 19:30ean.

Gaur, ostirala

  • 16:45. Vaiana 2 (3D).
  • 19:15. Vaiana 2 (3D).

Bihar, larunbata

  • 16:45. Vaiana 2 (3D).
  • 19:15. Vaiana 2 (3D).
  • 22:15. Vaiana 2.

Etzi, igandea

  • 16:45. Vaiana 2 (3D).
  • 19:15. Vaiana 2.

Abenduak 9, astelehena (ikusleen eguna)

  • 17:00. Las chicas de la estacin.
  • 19:30. Las chicas de la estacion.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide