Jeronimo Lopez Geologia Zientzian doktoreak hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldez Zarauzko Modelo aretoan, ZarautzOn elkarteak antolatuta. Glaziarrez, mendiez eta klima aldaketaz jardun zuen, eta gaiak interesa piztu zuenaren seinale, entzule ugari bertaratu zen saiora.
Antolatzaileen arabera, hitzaldi oso interesgarria izan zen Lopezek emandakoa. "Diapositiba askorekin emandako hitzaldia, horietako asko Jeronimo Lopezek berak egindakoak, atzo oparo azaldu zigun guztiaren lekuko izan ahal izan denak, Antartikako mendirik garaienaren gailurrean egon ahal izanaren adibide bat besterik ez da".
Saiora joan ezin izan zutenek, edo berriro entzun nahi dutenek, laster ikusi ahal izango dute zarautzon.org webgunean edo elkarteak Youtuben duen kanalean.