Abenduko zubiarekin batera dator aurten ere Erdi Aroko Azoka. Hain zuzen ere, bihar, 17:00etan, zabalduko dituzte postuak Alde Zaharrean, eta hilaren 8ra arte izango da postuetan erosteko eta antolatutako ekintzez gozatzeko aukera.
Hala, datozen egunetan Zarauzko herrigunera bertaratzen diren bizilagunek nahiz kanpotik etorritako bisitariek eskaintza zabala topatuko dute. Izan ere, antzinako arropekin mozorrotutako saltzaileen postuak ez ezik, askotariko emanaldiak ere izango dira kalean: antzerkiak, musika, ipuinak, magia ikuskizunak...
Egitarau osoa ikusgai dago honako lotura honetan.