Etzi, osteguna, zabalduko ditu ateak errefuxiatuei laguntzeko Gabonetako VIII. Azoka Solidarioak. Zarautz Hotz elkarte solidarioak antolatu du beste behin elkartasun azoka, Patxiku kaleko 5. zenbakian (Milar Visson denda kokatuta zegoen tokian).
Urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Bertan, askotariko produktuak egongo dira eskuragai; esaterako, altzari txikiak, apaingarriak, ontziteria, beirateria, oherako edo mahairako oihalak, objektu bitxiak, margolanak, ispiluak, lanparak, arropak eta osagarriak.