Emakumeon Mundu Martxak egindako deiari erantzunez, hainbat herritar elkartu zen atzo arratsaldean Pasaiako hilketa matxista salatzeko. 19:00etan bildu ziren, Lege Zaharren Enparantzan.
Pasa den larunbatean bikotekide ohiak emakume bat hil zuen tiroz Pasaian (Gipuzkoa). Gizonak emakumeari tiro egin ostean ihes egin zuen, baina Villabonako (Gipuzkoa) Udaltzaingoaren bulegoan aurkeztu zen beranduago, egindakoa aitortzeko. Une horretan atxilotu zuten, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.