Glaziarrez, mendiez eta klima aldaketaz hitz egingo du Jeronimo Lopezek bihar

Aitziber Arzallus 2024ko abe. 2a, 16:14

Jeronimo Lopez. (Utzitakoa)

ZarautzOnek antolatutako saioa, asteartean izango da izango da Modelo aretoan, 19:30ean hasita.

Mendietako eta eskualde polarretako gaur egungo egoera eta etorkizunerako perspektibak eta klima aldaketaren testuinguruan izotzaren galerak eragindako ondorio lokalak eta globalak azalduko ditu bihar Jeronimo Lopezek Modelo aretoan emango duen hitzaldian. 19:30ean hasiko da ZarautzOnek antolatutako saioa.

Lopez Geologia Zientzietan doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle emeritua, ikertzaile zientifikoa eta alpinista da, eta 350 argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea ere bai. Umetatik ibili da mendian, eta 30 bat espedizio egin ditu munduko mendikate nagusietara eta poloetako eremuetara. Mendi ugari eskalatu ditu, zortzi mila metrotik gorako hiru barne, horien artean Everest (8.848 m); 1988an oxigenorik gabe gailurrera iritsi zena. Mendiarekin duen harreman horrek lehen mailako behatzaile izatera eraman du, eta, ondorioz, behaketa hori Antartikan zein munduko beste kontinentetan egiten duen ikerketa lanari gehitu ahal izan dio.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide