Pasaiako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean

Intza Trula 2024ko abe. 2a, 15:45

ruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea, Lege Zaharren Enparantzan. (Zarauzko Koordinadora Feminista)

Emakumeon Mundu Martxak deituta, 19:00etan elkartuko dira Lege Zaharren Enparantzan.

Pasa den larunbatean bikotekide ohiak emakume bat hil zuen tiroz Pasaian (Gipuzkoa). Hilketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Emakumeon Mundu Martxak gaurko: 19:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua, Lege Zaharren Enparantzan.

Gizonak emakumeari tiro egin ostean auto batean egin zuen ihes, baina Villabonako (Gipuzkoa) Udaltzaingoaren bulegoan aurkeztu zen beranduago, egindakoa aitortzeko. Une horretan atxilotu zuten. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide